Lege-oharra eta Datu Pertsonalen Gaineko Politika

Bermeosoloren webgunearen bidez, ez da datu pertsonalik jasotzen zure baimenik gabe, eta ez zaie hirugarrenei lagatzen.

Bermeosolon, bereziki kezkatzen gara segurtasunarekin eta gure bezeroek/erabiltzaileek emandako datuen konfidentzialtasuna bermatzearekin; hori dela eta, ematen diguzun informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditugu.

Posta elektronikoz edo “informazio-eskaera” inprimakien bidez ematen diren datu pertsonalak ez dira inolako fitxategi edo datu-basetan jasotzen, eta eskaerari erantzuteko baino ez dira baliatzen.

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (DBLO) 4. artikuluari jarraikiz, datu pertsonalak berauek biltzeko helburua bete ondoren baliogabetuko dira.

Hemen azaldutako pribatutasun-politika Bermeosoloren webguneari aplikatzekoa da, eta ez da bermatzen webgune honetan sartzeko esteken bidezko sarbideetan, ez eta webgune honetatik beste webgune batzuetan sartzeko esteketan ere.