Kalitate Ziurtatua

Bermeosolok etengabeko hobekuntza balio estrategiko eta kudeaketa-modu gisa barneratu du enpresan.

Ingurumen-inpaktu txarra prebenitzeko eta murrizteko, enpresak jomugak eta helburuak ezarri ditu etengabe hobetzeko prozesuan, zeina baliabide naturalen erabilera eraginkorrean eta obran parte hartzen duten langile guztien gero eta inplikazio handiagoan oinarrituta dagoen.

Bermeosolon, kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketaren funtsa ildo hauek dira, nagusiki:

  • Gure bezeroen asebetetzea.
  • Gure giza taldearen ardura Kalitatearen eta Ingurumenarekin lotutako guztian.
  • Gure ekoizpen-prozesuen ingurumen-inpaktua zaintzeko eta murrizteko konpromisoa.
  • Gure bezeroek eta egungo araudiek ezarritako eskakizunak betetzea.

ISO 9001

ISO 14001

ISO 45001

Gure kalitatea  ISO9001, ISO14001 eta ISO 45001 ziurtagiriek bermatzen dute:

  • Kalitatea
  • Ingurumena
  • Prebentzioa